martes, 13 de enero de 2009

3.ATAZA --> IRAGARKI ZAHARRAK TB

Hona hemen Iragarki Zaharrak TB:
Espero dugu zuen gustukoa izatea eta zuen memoria berpiztea...
                                           
                                 


PROGRAMAZIOA:

8:00-13:18: Telebistari buruzko sarrera eta 80-90eko hamarkadako iragarkiak

13:18-14:10: MR, Programa: Guillermo Summers

14:10-15:10: Kartel publizitario ezberdinak (produzio propioak)

15:10-15:51: Elikagai ezberdinei buruzko iragarkiak

15:51-17:20: 60-70 hamarkadako iragarkiak

17:20-18:00: Haurrei zuzendutako iragarkiak (Sarrera dauka)

18:00-18:26: Coca-cola markaren iragarkiak

18:26-20:00: Hainbat iragarki zahar

Hortaz gain...

ON-DEMAND PROGRAMAZIOA:

1- Telebistaren inguruko sarrera eta 80-90.hamarkadetako iragarkiak

2- Iragarki-kartela ugari (Produkzio propiokoak)

3- Haurrei zuzenduriko iragarkiak (Sarrera darama)

EGILEAK --> Iosu Ganuza, Leire Donazar, Raquel Acebes eta Itziar Mendieta.

miércoles, 17 de diciembre de 2008

NOR DA PERTSONAIA EZKUTUA?


0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen. à
Vladimir Kosma Zworykin

1. CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.
à Ted Turner (Robert Edward Turner III)

2.
Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako. à Joxe Mari Iriondo

3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.
à Ramon Labayen Sansinenea

KONTZEPTUAK PAREKATUZ


0. Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz. - Jirafa

1. Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.- Slow Motion

2. Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz. - Teleprompterra

3. Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko. - Bitakora

4. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.- Klaketa

5. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko. – Close up

6. Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama. – Dolly-a

7. Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena. – Jingle-a

8. Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa. - Klimaxa

9. Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea. - Ekoizpena

miércoles, 10 de diciembre de 2008

IRRATI ALBISTEA ZUZENDUZ

Ondoren, ikasle batek egindako albistea daukazu, irratibidetik emititzeko moduan dagoena. Hala ere, errakuntza batzuk daude. Ea dakizun non dauden. Berria arretaz irakurritakoan, zure bitakoran iruzkindu gaizki dagoena zergatia azalduz. Errakuntzak era askotakoak izan daitezke: ortografikoak, esaldien antolakera, esaldien luzera, semantikoak… Kontura zaitez albistearen goikaldean derrigorrez agertu beharreko datuak ditugula, ondoko adibidean ikusten den bezala.

 

TXARTO 

ERNE deritzon Ertzaintzaren sindikatu independienteak hilabete honen 31ean eta otsailaren 1ean burutuko du bere bigarren kongresua. ERNE sindikatuak Bilbaon daukan egoitza aukeratu du batzarrea egiteko. Bertan, bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte. Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, beste edozein afiliatu ere joan daiteke batzarrera.

Oraingoz, ponentzia bakarra prestatzen ari da ERNE sindikatua, eta afiliatu batzuek iruzkidu didatenez, aipaturiko ponentzia jarraipenekotzat jotzen da, 1988an egin zutenaren ildo beretik joango omen dena.

 

EGOKIA 

Azaroaren 31an ERNE Ertzaintzaren sindikatu independenteak, Bilbaon daukan egoitzan, bere lehenengo batzarra burutuko du. Otsailaren 1ean aldiz, bigarrena. Batzarran bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek parte hartuko dute. Dena dela, boto eskubidea ez izan arren, beste edozein kide bertaratu daiteke.

Oraingoz, ERNE-k ponentzia bakarra prestatzen ari da eta kide batzuek esan digutenez, ponentzia 1988an egin zutenaren ildo bera jarraituko du.  

(* Zenbait akats ortografiko zuzentzeaz aparte, esaldien ordena eta antolaketa ere moldatzea beharrezkoa iruditu zait, horrela, testua hobe ulertzen da eta jatorragoa dirudi.)

2.ATAZA: Hamaika TB

Hona hemen Hamaika TB-ren hitzaldien inguruko bideolana:



lunes, 17 de noviembre de 2008

LEIOAKO CAMPUS berriaren bideolana



Egilea: Gorka Palazio
Kazetaritza saila

lunes, 27 de octubre de 2008

TOP 7 ZERRENDA

SARRERA

Ikus-entzunezko arloan irrati, telebista eta zinema formatuak maiz erabiltzen dira, hortaz, internet komunikabide iturri gisa erabiltzea oso errentagarria da. Horregatik, gero eta aukera eta erreminta gehiago eskegitzen dituzte web guneetan, hala nola; bideoak jaisteko orrialdeak… etab. Dena dela, 7 web guneetako aukeraketa zehatza egitea oso zaila da, aukeraketa nahiko subjektiboa delako, norberaren araberakoa hain zuzen.

1. www.youtube.es edo www.euskaltube.com

Bideogune ospetsuenetarikoa dugu youtube, erabilerraza eta bideo erabilgarri eta interesgarriz horniturik dagoena. Izan ere, ikus-entzunezkoentzako web gune ezin hobea da, edozein termino/’hitz gako’ sartuta bideo bat eskaintzen duelako.

Edo;

www.videosurf.com

VideoSurf edozein motatako bideoak aurkitzeko aukera ezin hobea da, kategoriatan eta miniaturatan bilduta daudelarik.

Alarma itxurako aukera bat eskaintzen du abantaila bezala, honek zuk aukeratutako kategoriaren bideo berri bat ateratzean abisatzen du.

2. www.mogulus.com

edo

www.ibloks.com = adeze (izena aldatu du)

iBloks mogulus bezala online erabiltzeko erreminta dugu. Bideoak modu profesionalean sortu ahal dira, ezin errazago. Argazki, musika eta bideoekin sortutako muntaiak egin daitezke.

3. www.wikipedia.org

Nork ez du jada ezagutzen online entziklopedia? Hezkuntza arloan guztiz erabilgarria den web gunea da. Internauta guztion artean sortzen ari den on-line entziklopedia da. Alde positibo ugari baditu ere, gehienak esan daiteke, badira alde negatiboak ere. Izan ere, edonor nahi duena sar ditzake, hortaz, adi egon behar da aurkitutakoarekin eta informazioa kontrastatu.

4. www.eitb.com/noticias/

Ikus-entzunezkoen arloan batik bat, informatua egotea ezinbestekoa da. Eitb-k ezin hobeto eta 24 orduz informatua mantentzen gaitu. Azken orduko berriak eskaintzeaz aparte, audio eta bideo euskarritan ere sartzen du hainbat informazio. Hurbiltasunarengatik aukeratu dut web gune hau, gertuko gertaeraz bizkorren enteratzen garelako.

5. www.zamzar.com

Edozein artxibo beste artxibo mota batera bihurtzen duen on-lineko erreminta da. Bihurgailu honek dokumentuak, audioa, bideoa… beste formatu batera pasa ditzake  soilik gure posta helbidea sartuz eta guztiz doanik.

6. www.archive.org

Interneten aurki dezakegun liburutegi digitala da. Testuak, irudiak, bideoak… lortzeko aukera bikaina eskaintzen du, baita musika ere. Gainera, ‘Way Back Machine’ aukeraren bitartez, antzinako edo zaharrak diren web guneak berriro ere bisitatzeko egokia da, ‘historial’-aren funtzioa betetzen duela esan daiteke. Esaterako, ‘Eitb’ jartzen baldin baduzu, 1997.urtera arte atzera egiten du.

7. www.keepvid.com

Keepvid-en bitartez, nahi ahala bideo jaitsi ditzakezu zure ordenagailura. Web gune honekin jaitsi nahi duzun bideoaren URL-a jarrita (http://es.youtube.com/watch?v=tGBj13QtN-E  esaterako) automatikoki zure ordenagailura jaitsiko da.