lunes, 27 de octubre de 2008

TOP 7 ZERRENDA

SARRERA

Ikus-entzunezko arloan irrati, telebista eta zinema formatuak maiz erabiltzen dira, hortaz, internet komunikabide iturri gisa erabiltzea oso errentagarria da. Horregatik, gero eta aukera eta erreminta gehiago eskegitzen dituzte web guneetan, hala nola; bideoak jaisteko orrialdeak… etab. Dena dela, 7 web guneetako aukeraketa zehatza egitea oso zaila da, aukeraketa nahiko subjektiboa delako, norberaren araberakoa hain zuzen.

1. www.youtube.es edo www.euskaltube.com

Bideogune ospetsuenetarikoa dugu youtube, erabilerraza eta bideo erabilgarri eta interesgarriz horniturik dagoena. Izan ere, ikus-entzunezkoentzako web gune ezin hobea da, edozein termino/’hitz gako’ sartuta bideo bat eskaintzen duelako.

Edo;

www.videosurf.com

VideoSurf edozein motatako bideoak aurkitzeko aukera ezin hobea da, kategoriatan eta miniaturatan bilduta daudelarik.

Alarma itxurako aukera bat eskaintzen du abantaila bezala, honek zuk aukeratutako kategoriaren bideo berri bat ateratzean abisatzen du.

2. www.mogulus.com

edo

www.ibloks.com = adeze (izena aldatu du)

iBloks mogulus bezala online erabiltzeko erreminta dugu. Bideoak modu profesionalean sortu ahal dira, ezin errazago. Argazki, musika eta bideoekin sortutako muntaiak egin daitezke.

3. www.wikipedia.org

Nork ez du jada ezagutzen online entziklopedia? Hezkuntza arloan guztiz erabilgarria den web gunea da. Internauta guztion artean sortzen ari den on-line entziklopedia da. Alde positibo ugari baditu ere, gehienak esan daiteke, badira alde negatiboak ere. Izan ere, edonor nahi duena sar ditzake, hortaz, adi egon behar da aurkitutakoarekin eta informazioa kontrastatu.

4. www.eitb.com/noticias/

Ikus-entzunezkoen arloan batik bat, informatua egotea ezinbestekoa da. Eitb-k ezin hobeto eta 24 orduz informatua mantentzen gaitu. Azken orduko berriak eskaintzeaz aparte, audio eta bideo euskarritan ere sartzen du hainbat informazio. Hurbiltasunarengatik aukeratu dut web gune hau, gertuko gertaeraz bizkorren enteratzen garelako.

5. www.zamzar.com

Edozein artxibo beste artxibo mota batera bihurtzen duen on-lineko erreminta da. Bihurgailu honek dokumentuak, audioa, bideoa… beste formatu batera pasa ditzake  soilik gure posta helbidea sartuz eta guztiz doanik.

6. www.archive.org

Interneten aurki dezakegun liburutegi digitala da. Testuak, irudiak, bideoak… lortzeko aukera bikaina eskaintzen du, baita musika ere. Gainera, ‘Way Back Machine’ aukeraren bitartez, antzinako edo zaharrak diren web guneak berriro ere bisitatzeko egokia da, ‘historial’-aren funtzioa betetzen duela esan daiteke. Esaterako, ‘Eitb’ jartzen baldin baduzu, 1997.urtera arte atzera egiten du.

7. www.keepvid.com

Keepvid-en bitartez, nahi ahala bideo jaitsi ditzakezu zure ordenagailura. Web gune honekin jaitsi nahi duzun bideoaren URL-a jarrita (http://es.youtube.com/watch?v=tGBj13QtN-E  esaterako) automatikoki zure ordenagailura jaitsiko da.

viernes, 24 de octubre de 2008

WIKIPEDIARAKO SARRERA

GURERRI IRRATIA

Gurerri 1995eko maiatzean Atarrabian (Nafarroa) jaio zen, kazetari gazte batzuen eskutik. Dinamizazioaz eta formazio osoa eta kolektiboaz arduratuta, Herri Irrati egitasmo bat martxan jartzea erabaki zuten. Herri Irrati bat sortzeko kazetariek euren buruei ipinitako helburu garrantzitsuenak aipatzekoak dira:

  • Atarrabiaren nortasun propioa sustatzea, bere historia eta bere Foruak.
  • Informazioa emateko inguru bat eskaini, elkarte edo bakarkako pertsonei.
  • Herrian eta inguruan egiten diren jarduera kulturalak zein beste arlotakoak sustatzea eta haien berri ematea.

Urteetan zehar gorabeherak izan zituzten, hala ere, 2002. urtean izan zen euren proiektua benetan finkatu zutenean. Honen froga, Udalak haien alde egin zuen apustu tinkoa izan zen; irrati estudio berriak (Gazte-lekuan), irudi aldaketa, eta 107.5 fm diala finkatzea herriko etxe askotan, baita inguruko herrietan ere: Burlata, Huarte, Txantrea eta Mendillorri. 

THE CORPORATION



Jennifer Abbott, Mark Achbar eta Joel Bakanek egindako dokumentalean egungo gizartean korporazio berriek duten garrantziaz hitz egiten digute. Korporazioek, enpresek edota elkarteek gauza bera adierazi nahi dute gutxi gora behera, izan ere, guzti hauek “pertsona juridikoen” papera hartzea dute helburu, pertsonek dituzten eskubideak lortuz/eskuratuz; saltzea, erostea, gauzak eskuratzea… Korporazio izenak (<>) adierazten duen moduan pertsonak eta enpresak, legalki, maila berean ipintzen dira.

 

Gaur egungo korporazioen betebehar edo funtzio bakarra etekinak lortzea da, beste edozein gauza bigarren maila batean geratzen delarik. Aipatu dugun moduan, pertsonak eta korporazioak maila berean egon beharko ziren, arazoa da, egun ez dela horrela suertatzen. Langileen ongizatea esaterako, beste plano batera pasatzen da etekinen aurrean besteak beste. Dokumentalak ondorioztatzen duen moduan, korporazioa pertsona bezala hartuta, “psikopata arriskutsu” bat bezala jo beharko genuke. Hainbat estrategien laguntzaz, bai publizitatearekin (<<…Con la publicidad puedes intentar manipular a un consumidor adulto para que compre algo…lo que hace la publicidad es aprovecharse de esa vulnerabilidad en su desarrollo mental – conscientemente…>>), pribatizazioarekin, patenteekin… boterea besterik ez dute eskuratzen enpresek.

 

Interesgarria iruditu zait Michael Moore-k (Bowling for Columbine) dokumentalaren amaieran egindako balorazioa edo itxiera. Izan ere, dokumental hau produzitu duenak beste korporazio bat besterik ez da. Hortaz, galdera hauek planteatzen ditu Michael-ek: ez al da arraroa korporazio batek korporazioei buruz kritika egitea? Paradoxiko samarra da, baina konturatzen ez bagara ere, enpresa hauen beste estrategia bat da dirua irabazteko. Izan ere, dokumental hau ikustean enpresa honen etekinak igotzen ditugu.

martes, 21 de octubre de 2008

Zein da egokia?

0.A.- Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

 

1.A.- Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

 

2.A.- Litekeena da Marokon eta Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

 

3.A.- Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

 

4.A.- Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

 

5.A- Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

 

6.A- Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsas-piraten beldur.