lunes, 27 de octubre de 2008

TOP 7 ZERRENDA

SARRERA

Ikus-entzunezko arloan irrati, telebista eta zinema formatuak maiz erabiltzen dira, hortaz, internet komunikabide iturri gisa erabiltzea oso errentagarria da. Horregatik, gero eta aukera eta erreminta gehiago eskegitzen dituzte web guneetan, hala nola; bideoak jaisteko orrialdeak… etab. Dena dela, 7 web guneetako aukeraketa zehatza egitea oso zaila da, aukeraketa nahiko subjektiboa delako, norberaren araberakoa hain zuzen.

1. www.youtube.es edo www.euskaltube.com

Bideogune ospetsuenetarikoa dugu youtube, erabilerraza eta bideo erabilgarri eta interesgarriz horniturik dagoena. Izan ere, ikus-entzunezkoentzako web gune ezin hobea da, edozein termino/’hitz gako’ sartuta bideo bat eskaintzen duelako.

Edo;

www.videosurf.com

VideoSurf edozein motatako bideoak aurkitzeko aukera ezin hobea da, kategoriatan eta miniaturatan bilduta daudelarik.

Alarma itxurako aukera bat eskaintzen du abantaila bezala, honek zuk aukeratutako kategoriaren bideo berri bat ateratzean abisatzen du.

2. www.mogulus.com

edo

www.ibloks.com = adeze (izena aldatu du)

iBloks mogulus bezala online erabiltzeko erreminta dugu. Bideoak modu profesionalean sortu ahal dira, ezin errazago. Argazki, musika eta bideoekin sortutako muntaiak egin daitezke.

3. www.wikipedia.org

Nork ez du jada ezagutzen online entziklopedia? Hezkuntza arloan guztiz erabilgarria den web gunea da. Internauta guztion artean sortzen ari den on-line entziklopedia da. Alde positibo ugari baditu ere, gehienak esan daiteke, badira alde negatiboak ere. Izan ere, edonor nahi duena sar ditzake, hortaz, adi egon behar da aurkitutakoarekin eta informazioa kontrastatu.

4. www.eitb.com/noticias/

Ikus-entzunezkoen arloan batik bat, informatua egotea ezinbestekoa da. Eitb-k ezin hobeto eta 24 orduz informatua mantentzen gaitu. Azken orduko berriak eskaintzeaz aparte, audio eta bideo euskarritan ere sartzen du hainbat informazio. Hurbiltasunarengatik aukeratu dut web gune hau, gertuko gertaeraz bizkorren enteratzen garelako.

5. www.zamzar.com

Edozein artxibo beste artxibo mota batera bihurtzen duen on-lineko erreminta da. Bihurgailu honek dokumentuak, audioa, bideoa… beste formatu batera pasa ditzake  soilik gure posta helbidea sartuz eta guztiz doanik.

6. www.archive.org

Interneten aurki dezakegun liburutegi digitala da. Testuak, irudiak, bideoak… lortzeko aukera bikaina eskaintzen du, baita musika ere. Gainera, ‘Way Back Machine’ aukeraren bitartez, antzinako edo zaharrak diren web guneak berriro ere bisitatzeko egokia da, ‘historial’-aren funtzioa betetzen duela esan daiteke. Esaterako, ‘Eitb’ jartzen baldin baduzu, 1997.urtera arte atzera egiten du.

7. www.keepvid.com

Keepvid-en bitartez, nahi ahala bideo jaitsi ditzakezu zure ordenagailura. Web gune honekin jaitsi nahi duzun bideoaren URL-a jarrita (http://es.youtube.com/watch?v=tGBj13QtN-E  esaterako) automatikoki zure ordenagailura jaitsiko da.

No hay comentarios: