viernes, 24 de octubre de 2008

THE CORPORATION



Jennifer Abbott, Mark Achbar eta Joel Bakanek egindako dokumentalean egungo gizartean korporazio berriek duten garrantziaz hitz egiten digute. Korporazioek, enpresek edota elkarteek gauza bera adierazi nahi dute gutxi gora behera, izan ere, guzti hauek “pertsona juridikoen” papera hartzea dute helburu, pertsonek dituzten eskubideak lortuz/eskuratuz; saltzea, erostea, gauzak eskuratzea… Korporazio izenak (<>) adierazten duen moduan pertsonak eta enpresak, legalki, maila berean ipintzen dira.

 

Gaur egungo korporazioen betebehar edo funtzio bakarra etekinak lortzea da, beste edozein gauza bigarren maila batean geratzen delarik. Aipatu dugun moduan, pertsonak eta korporazioak maila berean egon beharko ziren, arazoa da, egun ez dela horrela suertatzen. Langileen ongizatea esaterako, beste plano batera pasatzen da etekinen aurrean besteak beste. Dokumentalak ondorioztatzen duen moduan, korporazioa pertsona bezala hartuta, “psikopata arriskutsu” bat bezala jo beharko genuke. Hainbat estrategien laguntzaz, bai publizitatearekin (<<…Con la publicidad puedes intentar manipular a un consumidor adulto para que compre algo…lo que hace la publicidad es aprovecharse de esa vulnerabilidad en su desarrollo mental – conscientemente…>>), pribatizazioarekin, patenteekin… boterea besterik ez dute eskuratzen enpresek.

 

Interesgarria iruditu zait Michael Moore-k (Bowling for Columbine) dokumentalaren amaieran egindako balorazioa edo itxiera. Izan ere, dokumental hau produzitu duenak beste korporazio bat besterik ez da. Hortaz, galdera hauek planteatzen ditu Michael-ek: ez al da arraroa korporazio batek korporazioei buruz kritika egitea? Paradoxiko samarra da, baina konturatzen ez bagara ere, enpresa hauen beste estrategia bat da dirua irabazteko. Izan ere, dokumental hau ikustean enpresa honen etekinak igotzen ditugu.

No hay comentarios: